Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2490

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarean eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen dira beherago zehaztu laguntzen onuradunen zerrendak: batetik, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan («Elkarteak» Programa) emandako laguntzen onuradunena, 2012ko ekitaldirakoa; eta, bestetik, 2011ko ekitaldian, arrantza sektorearentzako emmadako lagunaza ekonomikoen onuradunena. 233/2011 dekretu hori honako honi buruzkoa da: EAEko elikagai, arrantza eta nekazaritzako sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioei buruzkoa.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak («Elkarteak» Programa) honako helburu hau du: EAEko elikagai, arrantza eta nekazaritzako sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzea.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuko («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoan honako hau aureikusten da: aureikusitako laguntzen gaineko ebazpena banan-banan jakinaraztaea eragotzi gabe, arlo egokiko zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko dira dekretu honen markoko diru-laguntzak eta onuradunak.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez, 2012ko ekitaldiari dagokionez, iragarri egiten da EAEko elikagai, arrantza eta nekazaritzako sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, zehazki, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan.

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektoreari buruzko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan honako hau ezartzen da: diru-laguntzen onuradunak argitara emateko obligazioa.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko ekainaren 4ko Aginduaren bitartez, 2011ko ekitaldiari dagokionez, iragarri egiten da EAEko elikagai, arrantza eta nekazaritzako sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, zehazki, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan, nahiz eta –arrantza sektoreari dagokionez– ez ziren argitara eman onuradunak eta horientzako diru-laguntzak.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUGU:

Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko ekainaren 4ko Aginduan oinarriturik, 2012ko ekitaldian zehar emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. 2012ko ekainaren 4ko agindu horen bitartez, 2012ko ekitaldiari dagokionez, iragarri egiten da EAEko elikagai, arrantza eta nekazaritzako sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, zehazki, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan. Aipatu zerrenda ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen da.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko apirilaren 4ko Aginduan oinarriturik, 2011ko ekitaldian zehar arrantza sektorearentzako emandako diru-laguntzen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. Aapirilaren 4ko agindu horren bitartez, 2011ko ekitaldiari dagokionez, iragarri egiten da EAEko elikagai, arrantza eta nekazaritzako sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, zehazki, irailaren 30eko 229/2003 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan. Aipatu zerrenda ebazpen honetako II. eranskinean jasotzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailbuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza.

PELI MANTEROLA ARTETA.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZKUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala