Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2491

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2003ko maiatzaren 8koa, Merkataritza eta Turismo sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian emateko deialdia jakinarazten da jendaurrean».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean (2013ko maiatzaren 13ko EHAAldizkaria, 90. zk.). Ebazpen honrren bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak 2013ko ekitaldian emateko deialdia jakinarazten da jendaurrean. Hori dela eta, dagokien zuzenketa egiten da hemen:

2013/2225 (2/2) orrialdean, 3. artikuluan, 2. paragrafoan, euskarazko testuan,

honela dio:

« 2013ko maiatzaren 17an bukatuko da.»

Baina honela esan behar du:

« 2013 ekainaren 17an bukatuko da.»

2013/2225 orrialde berean, azken xedapenetatik bigarrenean, euskarazko testuan,

honela dio:

«Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari»

Baina honela esan behar du:

«Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari»

2013/2225 (2/2) orrialdean, azken xedapenetatik bigarrenean, gaztelaniazko testuan,

honela dio:

« el Consejero de Desarrollo Económico y Competitividad»

Baina honela esan behar du:

«la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad»


Azterketa dokumentala