Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2493

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 470/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian 470/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Transportes F. Uriarte, S.L. y Allianz Cía. de Seguros enpresek eskatu dute, Edwin Arias Cruz jaunaren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

189/12 EPAIA

Epailea: Belen Ballestin Castillo andrea.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabiko irailaren hamazortzia.

Alderdi demandatzailea: Transportes F. Uriarte, S.L. eta Allianz Cía. de Seguros.

Abokatua.

Prokuradorea: Soledad Carranceja Diez eta Soledad Carranceja Diez.

Alderdi demandatua: Edwin Arias Cruz.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: erantzukizun zibila.

Vitoria-Gasteiz, bi mila eta hamabiko irailaren 18a.

Nik, Belen Ballestin Castillok, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizenak, ikusi ditut, Transportes F Uriarte, S.L y Allianz Compañía de Seguros delakoaren izenean eta ordezkaritzan, Soledad Carranceja Diezek eskatuta, Edwin Arias Cruz auzi-iheslariaren aurka bideratutako 470/12 judizioaren autoak, non zenbateko bat erreklamatzeko egintzaz baliatzen den.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Transportes Uriarte, S.L eta Allianz Compañía de Seguros enpresek aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Edwin Arias Cruz jauna kondenatzen dut Transportes Felix Uriarte, S.L.ri 812,62 euro eta Allianz Compañía de Seguros-i 1.564,57 euro ordaintzera, gehi legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen (Bizkaia), bi mila eta hamabiko irailaren hemezortzian.

Eta Edwin Arias Cruz demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gasteizen, bi mila eta hamahiruko martxoaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala