Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2013ko maiatzaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

JOSE ALBERTO GARATE ORMAECHEA S. COOP. LTDA.
2501

IRAGARKIA, Jose Alberto Garate Ormaechea S. Coop. Ltda. desegin eta likidatzailea izendatzeko Erabakiari buruzkoa.

2013ko maiatzaren 2an, 10:00etan, Jose Alberto Garate Ormaechea S. Coop. Ltda. Kooperatibaren Ezohiko Batzar Orokor Unibertsala egin zen. Bazkide guztiak bertan zirela, erabaki hauek hartu zituzten, aho batez:

ERABAKIAK

Kooperatiba desegitea.

Administratzaileak kargutik kentzea eta Jose Alberto Garate Ormaechea likidatzaile izendatzea, estatutu sozialetan eta Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean ezarritakoari jarraiki.

Desegite Balantzea onartzea 2013ko maiatzaren 2an.

Hartutako erabakiak EHAAn eta oso zabaldua dagoen egunkari batean argitaratzea, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzea.

Akta bazkide guztiek onartu eta sinatu zuten.

Erabaki horiei buruzko dokumentazioa kooperatibaren egoitzan dago eskuragarri, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legea betez.

Eibar, 2013ko maiatzaren 21a.

Likidatzailea,

JOSE ALBERTO GARATE ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala