Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2522

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 16koa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, jarraian zehazten diren kidegoetako lanpostu hutsak betetzeko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda onartzeko dena: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoa eta Laguntza Judizialeko Kidegoa.

2012ko uztailaren 19ko ebazpen baten bidez, Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko bitarteko funtzionarioen lan-poltsak osatuko dituztenen datuak sartu eta eguneratu ziren, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2010eko irailaren 16ko Aginduak emandako eskumenez baliatuta. Agindu horren bidez, aipatutako kidegoetan (Auzitegiko Medikuen Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan eta Laguntza Judizialeko Kidegoan) lanpostuak betetzeko, bitarteko funtzionarioak aukeratu, proposatu eta izendatu ziren.

2013ko otsailaren 12ko Ebazpenaren bidez (2013ko martxoaren 5eko EHAA, 45. zk.), aipatutako lan-poltsa horietan daudenen behin-behineko zerrenda onartu zen, eta hamar egun natural eman ziren zerrenda horretako edozein daturi buruzko erreklamazioa aurkezteko; Bulego Judizial eta Fiskalean aurkeztu behar zen erreklamazioa, agiri eta guzti.

Behin erreklamazioak ebatzita, eta deitutako lan-poltsak osatzen dituztenen behin betiko zerrenda eginda, 2010eko irailaren 16ko Aginduaren 5. artikuluan eta 2012ko uztailaren 19ko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea –behin datuak eguneratu ostean– Auzitegi Medikuen Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko lanpostuak behin-behinean betetzeko lan-poltsak osatuko dituztenen behin betiko zerrenda; eta zerrenda hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kudeaketa Unitate Teknikoen (EAT) iragarki-oholetan, justiziako langileen atarian eta www.justizia.net web-orrian ikusgai jartzeko agintzea.

2.– Behin betiko lan-poltsetan ezingo da aldaketarik egin; nolanahi ere, salbuespen izango dira 2010eko irailaren 16ko Aginduan jasotako kasuak (2010eko abenduaren 14ko EHAA, 238. zk.).

3.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Justiziako sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Gora jotzeko errekurtsoa ezarri zenetik hiru hilabete igaro badira, eta ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 16a.

Justizia Administrazioko zuzendaria.

JON ARTURO URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala