Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2533

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2013ko ekitaldian finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko apirilaren 22ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, esleitu egin ditu zenbait diru-baliabide, zehazki, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2013an finantzatzera bideratuko direnak. Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) atalean xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2013ko apirilaren 22ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinen bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2013ko ekitaldian finantzatzeko (177/2010 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa). Ebazpen honen eranskinean jasota dago erabaki horren testua.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez jakinarazten den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erabakiak ondorioak izango ditu ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Jakinaraztea deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 15a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAK 2013KO APIRILAREN 22KO BILKURAN HARTUA, ZEINEN BIDEZ ZENBAIT DIRU-BALIABIDE ESLEITZEN BAITIRA FAMILIA ETA LANA BATERAGARRI EGITEKO LAGUNTZEI BURUZKO EKAINAREN 29KO 177/2010 DEKRETUAREN IV. KAPITULUAN EZARRITAKO LAGUNTZAK 2013KO EKITALDIAN FINANTZATZEKO

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluaren xedea da langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak arautzea, hain zuzen ere pertsona horiek kooperatiba-sozietateetako besteren konturako langileak, bazkide-langileak edo lan-bazkideak ordezkatu ditzaten. Horretarako, kooperatiba-sozietateetako langileek egoera hauetakoren batean egon behar dute: seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartuta.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren 53.1 artikuluaren 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, urtero jakinaraziko da zein den dekretu horretan ezarritako laguntza-lerroa finantzatzeko esleitutako kredituen zenbateko osoa, edo, hala behar izanez gero, zein den zenbateko hori gehitzearen ondorioz sortutako zenbatekoa, betiere publikotasun-printzipio betetze aldera.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresa-sorkuntzaren sustapenerako programak kudeatzeko eskumena, hala ezarritako baitago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzko urriaren 13ko 3/2011 Legean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenez geroztik, bere gain hartu du laneko legedia betearazteko arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu du, halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta, bereziki, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzak enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituzten eginkizunen kudeaketa. Eginkizun horien artean dago 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntza-programaren kudeaketa.

Kudeaketa-organoa aldatu denez gero, eta publikotasun-printzipioa eta segurtasun juridikoarena betetze aldera, komeni da laguntzen onuradun izan daitezkeenei jakinaraztea diru-laguntzak kudeatzeko prozedurako zenbait alderdi aldatu egin direla eta ez datozela bat 177/2010 Dekretuan ezarritakoarekin.

Horregatik guztiagatik, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko apirilaren 22ko bilkuran, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– 1.965.493 euro esleituko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2013ko ekitaldian finantzatzeko. Esleipen hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 41. sekzioko 3211 – Enplegua programaren kontura egingo da.

Hala badagokio, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, kopuru hori handitu egin daiteke. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.

Bigarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzen kudeaketari dagokionez, honako hauek jakinaraztea:

– Erabaki honetan aipatutako diru-laguntzak lortzeko eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea, 1, Vitoria-Gasteiz, 01009 PK), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-bulegoetan edo Zuzenean zerbitzuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen bulegoetan aurkeztu behar dira, http://www.lanbide.net webgunean eskuragarri egongo den eredu ofizialaren bidez.

Horretaz gain, eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.

– Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar den beste aldiz, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/ 1997 Legegintza Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.

– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazio Zuzendaritzak hartuko du bere gain eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura, eta Lanbide erakunde autonomoko zuzendari nagusiak izango du ebazteko eskumena.

– Ebazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, diru-laguntza eskaera aurkezten den egunetik aurrera, eta epe hori igarotakoan interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, eskaera administrazio-isiltasunaren bidez baietsi dela ulertuko da.

– Zuzendari nagusiaren Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Hirugarrena.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari agintzea erabaki honen berri jakinarazi dezan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


Azterketa dokumentala