Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

104. zk., 2013ko maiatzaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
2541

EBAZPENA, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinen bidez atzera egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-txartelaren 375.000 ale eskuratzea, estanpatzea, kodetzea eta bidaltzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboaren esleipenean (41/2013-SC espedientea).

Ikusi eta aztertu da aipatu espedientea, non jasota dauden Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako dokumentuak.

AURREKARIAK

1.– Kontratazio Organoak 2013ko apirilaren 19an emandako Ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion aipatutako kontratazio-espedienteari, eta organo berak 2013ko maiatzaren 9an emandako Ebazpenaren bidez, espedientea onartu eta hasiera eman zitzaion esleipen-prozedurari (lizitazio-prozedura irekia).

2.– Lizitazioa argitara eman da 2013ko maiatzaren 20ko EHAAn (95. zk.).

3.– Kontratu honen baldintza-pleguetan kontratu-motari dagokion huts bat atzeman da, zeina esleipen-prozesua erregulatzen duen araudiari dagokion arau-hauste konponezin bat baita.

4.– Hutsa lizitazio-iragarkia EHAAn argitaratu den egun berean atzeman denez, eta kontratatzailearen profila argitaratu ez denez, ez dago kontratu honi dagokion lizitatzailerik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– SPKLTBren 155.2 artikuluak ezartzen du ezen, atzera botatzea kontratazio-organoak bakarrik erabaki ahal izango duela kontratua esleitu aurretik. Era berean, artikulu horren 4. paragrafoan ezartzen da ezen, prozeduran atzera egiteko, kontratua prestatzeko arauetan edo esleipen prozedura arautzekoetan konponezina den arau-hauste bat egon behar dela, eta arrazoia justifikatu egin behar dela espedientean. Nolanahi ere, atzera egiteak ez du eragotziko berehala hasiera ematea beste lizitazio-prozedura bati.

Bigarrena.– Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 6.2 artikuluak eskumenak esleitzen dizkit administrazio-kontratazioaren arloan.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Atzera egitea Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-txartelaren 375.000 ale eskuratzea, estanpatzea, kodetzea eta bidaltzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboaren esleipenean (41/2013-SC espedientea). Izan ere, huts bat egin baita kontratu horren baldintza-pleguetan, eta horren ondorioz, arau-hauste konponezin bat egin baita, esleipen-prozesua erregulatzen duen araudiari dagokionez.

Bigarrena.– Atzera egite hau argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Horregatik, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpen hori eman duen organoaren gainetik dagoenari (4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikulua eta hurrengoak).

Gora jotzeko errekurtsoa ezartzeko epea hilabetekoa izango da, eta ebazpena eman duen organoari edo ebazteko eskumena duenari aurkeztu ahal izango zaio. Errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabeteko epean ebazpenik ematen ez bada, hura ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.

Gora jotzeko errekurtsoaren ustezko edo esanbidezko ezesteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren bidea irekitzen du, zeina administrazioarekiko auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen eta 4/1999 Legeak aldatutako 30/1992 Legearen arabera gauzatu beharko baita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARIA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala