Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2013ko ekainaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2562

IRAGARKIA, «Bizkaian eta Gipuzkoan Familia Bitartekaritzarako Zerbitzua ematea» xede duen kontratua esleitzeko dena (Espedientea: E-001/DEPS2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-001/DEPS2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua:

– Bizkaia: Santutxu kalea, 69 – 48006 Bilbao.

– Gipuzkoa: Larramendi kalea, 1 – 20006 Donostia.

d) Gauzatzeko epea: 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte.

e) Luzapena onartzea: bai.

Urtebetez luzatu ahal izango da, gehienez, eta behin baino ez, alderdiek aldez aurretik hala erabakita.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera –betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa–.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa, guztira, 51 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: proiektuaren kalitate teknikoa, 18 puntu; burutu beharreko laneko metodologia, 31 puntu (guztira: 49 puntu). Ikusi karatularen 25. puntuan ezarritako balioespen partzialak.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: berrehun eta hogeita hemeretzi mila eta ehun euro (239.100). Kopuru horri berrogeita hamar mila berrehun eta hamaika (50.211) euro erantsi behar zaizkio, BEZarenak. Guztira, berrehun eta laurogeita bederatzi mila hirurehun eta hamaika (289.311) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko ekainaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Eskatzen den sailkapena: ez.

Enpresek, honen ondoren aditzera ematen diren bideak erabiliz, gaitasun tekniko edo profesionala egiaztatu beharko dute:

Diziplina anitzeko bi talde osatzeko adina langile izatea:

Bizkaiko diziplina anitzeko taldeak lau bitartekari eta administrari laguntzaile bat izango ditu. Bitartekariek titulazio hauek dituztela egiaztatu beharko dute:

– Zuzenbidean lizentziadun bat.

– Psikologian, Pedagogian edo Psikopedagogian lizentziadun bat.

– Gizarte-lanean edo Gizarte Heziketan diplomadun bat.

– Aurreko titulazioetako bat duen tituludun bat.

Gipuzkoako diziplina anitzeko taldeak hiru bitartekari eta administrari laguntzaile bat izango ditu. Bitartekariek titulazio hauek dituztela egiaztatu beharko dute:

– Zuzenbidean lizentziadun bat.

– Psikologian, Pedagogian edo Psikopedagogian lizentziadun bat.

– Gizarte-lanean edo Gizarte Heziketan diplomadun bat.

Bi taldeetako administrari laguntzaileek familia-bitartekaritzan prestakuntza eta/edo esperientzia dutela egiaztatu beharko dute.

Bitartekariek, gainera, EAEko Bitartekarien Erregistroan inskribatuta egon beharko dute, Familia Bitartekaritzako otsailaren 8ko 1/2008 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Gipuzkoako taldeko bi bitartekarik eta Bizkaiko taldeko hiruk gutxienez urtebeteko esperientzia izan beharko dute, azken hiru urteetan, familia-bitartekaritzaren arloan. Halaber, talde bakoitzeko bitartekari bik euskarako ezagupenak izan beharko dituzte, C1 mailakoak, eta administrari laguntzaileek, berriz, B2 mailakoak (Ikusi karatularen 24.1 puntua).

Honako era hauetan egiaztatuko da ekonomia-kaudimena:

– Administrazioak ofizioz egiaztatuko du Bitartekarien Erregistroko inskripzioa.

– Titulazioak eta euskarako ezagupenak titulu edo egiaztagirien bidez egiaztatuko dira.

– Administrari laguntzaileen prestakuntza egiaztatzeko, berau eman duten erakundeen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

– Esperientzia egiaztatzeko, zerbitzuaren data, izaera eta hartzailea jasotzen dituzten adierazpenak aurkeztuko dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko ekainaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A», «B» eta «C» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, karatulan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Kontratazio Zerbitzuan eskura aurkeztu beharko dira (Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua, B eremua); bestela, postaz bidali beharko dira, aurkezteko epearen barruan, eta posta-bulegoan zein egunetan jarri den justifikatuta, eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, mezu elektronikoz edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, horren berri eman beharko da, 945 01 64 13 telefonora deituta, komunikazio hori ondo egin dela ziurtatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2013ko ekainaren 14a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2013ko ekainaren 20a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala