Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2685

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 10/2013 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Justiziako zuzendaria izendatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira Justiziako zuzendaria izendatzen duen urtarrilaren 8ko 10/2013 Dekretuaren testuan (2013ko urtarrilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zenbakia); beraz, honako zuzenketa hauek egin behar dira:

Laburpenean, 2013/7 (4/1) orrialdean, Agintariak eta Langileria Atalean, honela dio:

«10/2013 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Justizia zuzendaria izendatzeko dena»

Baina honela esan behar du:

«10/2013 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Justiziako zuzendaria izendatzeko dena»

2013/156 (1/1) orrialdean, tituluan, honako hau dio:

«10/2013 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Justizia zuzendaria izendatzeko dena»

Baina honela esan behar du:

«10/2013 Dekretua, urtarrilaren 8koa, Justiziako zuzendaria izendatzeko dena»

2013/156 (1/1) orrialdean, 1. artikuluan, honako hau dio:

« 1. artikulua.– Manuel Valín López jauna Justizia zuzendari izendatzea.»

Baina honela esan behar du:

« 1. Artikulua- Manuel Valín López jauna Justiziako zuzendari izendatzea.»


Azterketa dokumentala