Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2690

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez Ogasun eta Finantzako sailburuari eskuordetzen baitzaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren mendeko administrazio-zentroetako posta-zerbitzuak 2013, 2014 eta 2015ean kontratatzeko eskumena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubidea onartzen duen ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluaren eta lehen xedapen gehigarriko 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen dituen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuko 12.d) artikuluaren arabera, kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio eskuratze zentralizatuko ondasun eta zerbitzuak eskuratzea.

192/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatua duten ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena.

Egun, uste da posta-zerbitzuak era zentralizatuan kontratatzeak zerbitzuen hobekuntza eta gastu publikoa arrazionalizatzea dakarrela.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hedapen hori gauzatuko da hitzarmen bidez, edo administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez.

Posta-zerbitzuak –lehen aipatu eremuan– era zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenen eskuordetzeetarako ezarritakoa da, honako hau xedatzen baitu:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira –nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan– edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hortaz, 192/2013 Dekretuko 3.2.f) artikuluak kontratazioaren arloan Ogasun eta Finantzako sailburuari ematen dizkion eskumenen arabera, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren urriaren 13ko 3/2001 Legearen 10.2.d) artikuluan ezarritakoarekin eta Lanbide erakunde autonomoaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren 10.2.d) artikuluarekin bat etorriz, Herri Administrazioen kontratuei buruzko legeek kontratazio-organoei esleitzen dizkieten ahalmen eta eskumenak baliatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio. Nolanahi ere, horrek ez du eragotziko Jaurlaritzaren Kontseiluak zenbatekoa dela-eta dagozkion ahalmenak baliatzea, ez eta Euskadiko kanpoko ordezkaritzetako titularrek kontratazio arloan dagozkien ahalmenak baliatzea ere. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Diru-sarrerak bermatzeko prestazio ekonomikoak eta etxebizitzako prestazio osagarriak kudeatzeko beharrezko diren posta-zerbitzuak kontratatzeko eskumena Ogasun eta Finantzako sailburuari eskuordetzea, 2013, 2014 eta 2015ean (2016 eta 2017ra luzatu daiteke).

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legeren testu bateginari buruzko irailaren 14ko 3/2011 LEDn aurreikusitako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, betiere arlook kontratuari aplikatu beharrekoak badira:

– Kontratua prestatzea (II. liburua).

– Kontratua esleitzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontratazioa, IV. liburuko I. tituluko I. kapituluan oro har jasotakoak, eta hornidura-kontratuetarako IV. liburuko II. tituluko IV. kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Organo eskuordetzailearen esku geldituko dira kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta, bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea.

III.– Eskuordetze hau izenpetu eta biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala