Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2691

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2013ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik, Euskadiko kirol-federazioen 2013ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2013ko maiatzaren 16ko Agindua.

Ikusirik, Euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua.

Kontuan izanda, aipatutako Dekretuaren 7. artikuluak, alde batetik, adierazten duela ezen, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko, Batzorde Kalifikatzaile bat osatuko dela; eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa esaten duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde Kalifikatzailearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako Zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako Arduradun Teknikoa).

– Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako Teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.- Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 21a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala