Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2692

EBAZPENA, 2013ko apirilaren 25ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendaria, autonomia-erkidegoaren lineen trenbide-ardatz nagusiei dagozkien Zarataren Mapa Estrategikoak onartzeko dena (2. fasea).

2002/49/EE Zuzentaraua Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen bidez eta abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuarekin ematen zaion garapenaren bidez barne-zuzenbidera aldatzeko, trenbide-ardatz nagusien Zarataren Mapa Estrategikoak prestatu behar dira (urtean 30.000 trenetik gorako trafikoa duten trenbide-lineak edo -tarteak hartzen dira trenbide-ardatz nagusitzat).

2012ko abenduaren 26an argitaratu zen EHAAn Garraio Azpiegituraren Ebazpena, zarataren mapa estrategikoak jendaurrean jartzeko zena.

Ondoren ez da batere alegaziorik aurkeztu. Hori dela eta, sendetsi egiten dira aurkeztutako dokumentuak.

Organo honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eskumena du, Jaurlaritzaren Kontseiluak berarentzat erreserbatuta dauzkan gaietan izan ezik, hala xedatuta baitago Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1 artikuluan.

Beraz, aipatutako xedapenok eta dagozkion gainerako aplikagarri guztiak kontuan harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Behin betiko onarpena ematea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-ardatz nagusien Zarataren Mapa Estrategikoei (2. fasea).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 25a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala