Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

KONSTITUZIO AUZITEGIA
2693

EDIKTUA, 2059-2013 zenbakiko konstituzio-kontrakotasun errekurtsoaren ondoriozkoa.

2059-2013 zenbakiko konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 8.3.b), 49.1, 50. eta 55. artikuluen aurkakoa.

Konstituzio Auzitegiaren Osoko Bilkurak, aurtengo apirilaren 23ko probidentzia batez, Gobernuko presidenteak Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 8.3.b), 49.1, 50. eta 55. artikuluen aurka aurkeztutako 2059-2013 zenbakiko konstituzio-kontrakotasun errekurtsoa tramitatzeko onartzea erabaki du. Gobernuko presidenteak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela adierazten da, eta ondorioz, etenda geratzen dira inpugnatutako xedapenen indarraldia eta aplikazioa, prozesuko parteei dagokienez errekurtsoa aurkeztu zen egunetik –2013ko apirilaren 5etik–, eta hirugarrenei dagokienez, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Madril, 2013ko apirilaren 23a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala