Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
2697

IRAGARKIA, Segurtasun Sailaren helikoptero bat prozedura ireki bidez besterentzeko dena (Espedientea: X-001/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

Datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko uztailaren 3a, 10:00etan.

d) Espediente-zenbakia: X-001/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Segurtasun Sailari atxikitako helikoptero bat besterentzea.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Oinarrizko lizitazio-mota: hasierako lizitazio-mota bostehun eta hirurogeita bederatzi mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru (569.753) eurokoa izango da.

5.– Eskatzen diren bermeak: enkantean parte hartzeko, proposamenarekin batera hamazazpi mila (17.000) euroko fidantza aurkeztu beharko da.

6.– Kontratistaren betebeharrak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

7.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko uztailaren 3a, 10:00etan.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza - Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

4) Helbide elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

8.– Eskaintzak irekitzea.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.

c) Eguna eta ordua: 2013ko uztailaren 9a, 11:00etan.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala egin bada): ez.

11.– Bestelako argibideak. edozein zalantza tekniko argitu edo helikopteroa ikuskatu nahi izanez gero, Baliabide Teknikoen eta Zerbitzuen Arloarekin jarri behar da harremanetan (telefonoa: 94 607 80 00).

Erandio, 2013ko maiatzaren 23a.

Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala