Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2699

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari jaunarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (N_2012_01_4236_I).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Emplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Saiatu arren, Juan Redondo Calvente jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, N_2012_01_4236_I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua/ak, bizilekuan bizi diren lagun guztien zerrenda eta udalerrian erroldatu zen eguna jasotzen dituena.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Samaniego kalean 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 27a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala