Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2701

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (H_2013_01_703_M).

José Luis Madrazo Juanes jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA:

Bi aldiz saiatu ondoren, Nasir Mehmood jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, H_2013_01_703_M zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

– Seme-alaben jaiotzako hitzez-hitzeko ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, itzulia eta legezko sinadurak jarrita.

– Eskatzailearen eta haren bikotekidearen ezkontza-ziurtagiria, edo izatezko bikotea osatzen dutela egiaztatzen duen ziurtagiria.

– Errolda-agiria, eskabidea aurkezteko egunean eskatzaileak EAEn erroldatuta gutxienez urtebete daramala egiaztatzen duena. Edo, bestela, azken hamar urteetan bata bestearen segidako bost urtez Autonomia Erkidegoan bizi izan dela egiaztatzen duen errolda-agiria.

Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiriak Enplegu eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez ditzan (Samaniego kalea, 2; 01008 Vitoria-Gasteiz), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 15a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala