Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2702

IRAGARKIA, Desarrollos Empresariales Estilo S.L.ri Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko maiatzaren 14ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu haren bidez, 2012ko abenduaren 12ko Agindua dela-eta Desarrollos Empresariales Estilo S.L.ri irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

2013ko maiatzaren 14ko aipatu agindu hori bertatik bertara ezin izan zaio jakinarazi Desarrollos Empresariales Estilo S.L.ri. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da; betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116 eta 117 artikuluetan. Edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.2.b artikuluan.

Zehapen-espedientea Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan izango du eskuragarri espedientepean dagoen pertsonak.

Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpen ondorioak izan ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 28a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala