Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2013ko ekainaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2703

IRAGARKIA, 51/13 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Angélica Santiago Gamazo andreak prozedura laburtuaren izapidez egiten den 51/13 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 1567/2012 Ebazpenaren bidez ezetsi egin baitzitzaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 25eko 490/2012 Ebazpenaren aurka egindako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatutako ebazpen horren aginduz, Osakidetzako web-orrialdean aldi baterako kontratazioetarako behin betiko zerrendak argitaratu ziren, lanpostu hutsen zerrenden eta ordezkapenen zerrenden modalitateetan (aldi baterako kontratazioetarako zerrendak, 2011), Erizain, Erizaintzako Laguntzaile, Zeladore, Administrari Laguntzaile eta Zerbitzuetako Langileen kategorietan (2008ko EPEan deitutakoak).

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko apirilaren 26a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala