Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3398

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 10ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari erakunde baimenduaren izendapena berritzen baitzaio, pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen metrologikoak egiteko (150.000 kg arteko neurketa-ahalmena).

Erref.: 01-OV-1008

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko azaroaren 28an, José Antonio Pérezek, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietatearen ordezkaritzan (sozietatearen helbidea: Urartea 15 A, URA eraikina, Vitoria-Gasteiz), eskatu zuen erakunde baimenduaren izendapena, pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen metrologikoak egiteko.

Bigarrena.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko apirilaren 7ko Ebazpenaren bidez aldatu zen Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari 2010eko otsailaren 25ean erakunde baimendu gisa jarduteko emandako izendapenaren ezaugarriak eta baldintzak, hain zuzen ere, pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztatze-metrologikoak egiteko (150.000 kg arteko neurketa-ahalmena).

Hirugarrena.– Egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendu gisa jarduteko izendapena berritzeko, erakunde eskatzaileak Industriako idazkari nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean xedatutako baldintzak bete beharko ditu, zeinen bidez argitaratzen baita azaroaren 26ko 1/2007 jarraibidea, egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzekoa. Horretarako, aurkeztu da OC-I/118 Egiaztagiria, ENAC-ek emana, eta 29-07-2011ko eranskin teknikoa gehitu zaio (4. berrikusketa), zeinek tresna hauek barne hartzen baititu: I. mota m ( 30 kg eta n ( 500.000; II. mota m ( 3.000 kg; III., IIII. mota m ( 60.000 kg; III., IIII. mota 60.000 kg < m ( 150.000 kg. Beraz, eskatutako izendapena berritzen da.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak gaitu ahal izango ditu egiaztapen metrologikoa egiten duten entitateak, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala agintzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzeko apirilaren 16ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan.

3.– Neurtzeko tresnen kontrol metrologikoko oinarrizko legeria arautzailea Metrologiako 3/1985 Legean eratua dago; lege hori hauek aldatu zuten: ekainaren 28ko 1296/1986 Errege Lege Dekretuak, abenduaren 30eko 13/1996 Legeak eta abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoak eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, zeinen bidez arautzen baita pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola aldizkako egiaztapenetan eta konpondu nahiz aldatu ondorengoetan.

5.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 23ko Agindua, zeinen bidez arautzen baitira pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen-erakundeak (3.000 kg baino gehiagoko neurketa-ahalmena).

Aurreko legezko arauak eta ezarri beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari erakunde baimendu gisa izendapena berritzea (helbidea: Urartea 15 A, URA eraikina, Vitoria-Gasteiz), hauen egiaztatze-metrologikoak egiteko:

Pisatze-tresna ez-automatikoak, 0-tik 150.000 kg-ra arteko neurketa-ahalmena).

Izendapen honen ezaugarriak ENAC-ek emandako egiaztapenean barne hartutako tresnetan oinarritzen dira.

2.– Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo du.

– Tresnak probak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenaren araberakoa.

Gainditzen ez baditu, zerbitzurako desgaikuntza adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 1eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, eta egiaztatzea gainditu ez duen tresna dagoeneko Lurralde Ordezkaritzari berehala emango zaio horren berri.

– Egiaztapena burututa, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak tresna zigilatuko du zigiluen bidez edo, posible bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsasgarri auto-suntsigarrien bidez. Ez dira inolaz ere erabiliko berunezko zigiluak edo antzekoak; zigiluok jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Eremu Elektromagnetikoen Eraginpeko (EEE) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzaren gidei eta aholkuei jarraitu beharko diete.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

Aurrealdea Atzealdea

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

Aurrealdea Atzealdea

(Ikus .PDF)

XX dagokie egiaztatzea egiten den urtearen azken bi digituei.

3.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateak urtero emango dio zuzendaritza honi baimentzen diren entseguetarako ezartzen dituen tarifen berri.

4.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeko, zenbaki hau ematen zaio Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. sozietateari: 1-OV-1008.

5.– Laboratorio de Ensayos Metrológicos, S.L. erakundea hauetan xedatzen duenaren mende egongo da uneoro: uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, neurketa-tresnei dagokienez Estatutuko kontrol metrologikoa arautzen duena; 1999ko apirilaren 27ko Agindua; 2004ko apirilaren 23ko Agindua; 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezartzen duen bestelako ezein xedapen.

6.– Izendapen berritze hau 2015eko abenduaren 31n iraungiko da, eta, egun hori baino lehen, interesdunak beste berritze bat eskatu ahal izango du, 29/11/2007 Ebazpenean xedatutako baldintza guztiak betetzen baditu –egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzekoa–.

7.– Izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzari ere. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ere ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako egoera aldatzen bada Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

9.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko, zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiaren araberako jarduerak ere.

10.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, egiaztatzea etetea edo errebokatzea, baita emandako inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

11.– Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimendua zehapen posibleen pean erori izana ere.

12.– Urtero eta urtearen lehenengo hiruhilekoan, Egiaztatze Metrologikoko Erakunde Baimenduak memoria bat helaraziko die Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari, zeinetan burututako jarduerak eta jazo diren gertaerak jasoko baitira. Halaber, seihilero, Lurralde bakoitzean egindako egiaztatzeen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 10a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala