Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3401

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena; honen bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzako prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta 2013-2014 ikasturtean zehar proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzen dira».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Horrelako akatsak aurkitu dira, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 10eko Aginduan (agindu horren bidez, unibertsitatez kanpoko ikasketak –heziketa-zikloak izan ezik– ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendekoak ez diren ikastetxe publikoei dei egiten zaie hezkuntzako prestakuntza- eta berrikuntza-proiektuak egin ditzaten, eta 2013-2014 ikasturtean zehar proiektu horiek aurrera ateratzeko diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezartzen dira). Agindua 2013ko uztailaren 10ekoa uztailaren 12an argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (133 zk.). Agindu horretan huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

3192 (18/5) orrialdean, euskarazko bertsioan, 8.3 artikuluan, honela dio:

«Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, inprimaki-eran aurkezten diren eskabideak bakarrik joko dira ikastetxearen eskabide irmotzat; ez da besterik aintzat hartuko baloratzeko orduan».

Baina honela esan behar du:

«Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15era arte izango da, EHAAn argitaratzen denetik aurrera. Epe horretan, inprimaki-eran aurkezten diren eskabideak bakarrik joko dira ikastetxearen eskabide irmotzat; ez da besterik aintzat hartuko baloratzeko orduan».


Azterketa dokumentala