Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3406

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 694/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 694/11 dibortzioa.

Demandatzailea: Dolores Esther Vasquez Nicola.

Abokatua: Alvaro Suquia Arriba.

Prokuradorea: Suarez.

Demandatua: Jimmy Eduardo Perlaza Quintero.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2013-05-24an, eta honakoa da bere epaitza.

EPAITZA

Partez baiesten dut Dolores Esther Vasquez Nicola andrearen ordezkariak Jimmy Eduardo Perlaza Quintero jaunaren aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta neurri hauek ezartzen ditut:

– Amari esleitzen zaio XXXXX eta XXXXX seme-alaba komunen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, bi gurasoek edukiko dute, nahiz eta normalean amak bakarrik baliatuko duen, aitaren bizilekua ezezaguna baita.

– Komunikazio- eta bisita-erregimenari dagokionez, demandatua non dagoen ez dakigunez, eta kontuan hartuta, batetik, demandatuak seme-alabekin harremanik izan gabe pasa duen denbora, eta, bestetik, seme-alaben adina (15 eta 13 urte), ez da bidezkoa eta beharrezkoa inolako erregimenik ezartzea, eta interesdunek zehaztu behar dute komunikazio eta bisita horietarako denbora, modua eta lekua.

– Aitak hilean 120 euro ordainduko ditu seme-alaben elikagaietarako; aurreko hilabetearen lehenengo bost egunen barruan sartu beharko du diru hori amak izendatzen duen kontura. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

Ez da kosturik ezartzen.

Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Getxoko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:..........). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Epaitegiko idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko maiatzaren hogeita lauan.

Jimmy Eduardo Perlaza Quintero demandatuaren bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala