Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3409

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 50/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 50/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Concepcion Urbizu Urrechaga.

Abokatua: Julio Soto Larrauri.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Maria Salome Garcia Ramos.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan 2011ko irailaren 27an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut M.ª Concepción Urbizu Urrechaga andreak prozesuan dituen ordezkariek M.ª Salome García Ramos andrearen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Plentziako udalerriko Plazaren kaleko 6an dagoen etxebizitzaren errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut, 1980. urteaz geroztik subrogazioz zeukana.

Alderdi demandatuak etxebizitza libre eta auzi-jartzailearen esku utzi beharko du.

Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren alderdiei eta auzi-iheslariei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0701 0000 04 0050 10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egitetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatutakoak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Maria Salome Garcia Ramos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpenaren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2013ko ekainaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala