Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2013ko uztailaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3416

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez Ignacio Muñoz Martinez jaunari ebazpen-proposamen bat jakinarazten baitzaio. Ebazpen-proposamen horretan, Terrazos Gojain, SALek Legutioko udalerrian jardun zuen bitartean erabili zuen partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da.

Euskarnor, SL enpresak eskatu zuen Legutioko udalerrian, Gasteiz-Landa bidean, N-240 errepidearen ondoan dagoen partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren prozedura hastea. Lursail horretan Terrazos Gojain, SAL. enpresak bere jarduera industriala gauzatu zuen. Hori guztia Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak xedatutakoaren arabera.

Prozedura horren barruan, Ignacio Muñoz Martínez jauna (helbidea: Landabe kalea 6, 2. solairua, Sopelana) interesduna da. Jaun horri ebazpen-proposamen bat jakinarazteko ahaleginak egin dira. Ebazpen-proposamen horretan, aipatutako partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da, gehienez ere 15 eguneko epean bidal ditzan egoki ikusten dituen gogoetak.

Proposamen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Interesdunak sail honetan agertu beharko du, jakinarazi nahi zaion informazioa eskuratzeko.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta banakako jakinarazpen gisa har dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 3a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala