Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3419

EBAZPENA, 2013ko maiatzaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. enpresari berritu egiten zaio honako tresna hauen egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendapena: txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnak eta konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnak.

Erref.: 01-OV-1012 (ANA eta OPA).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko azaroaren 30ean, Domiciano Alonso Díez jaunak, Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. enpresaren izenean eta ordezkari gisa (helbidea: Merindad de Valdeporres kalea 11, Burgos), baimena berritzeko eskabidea aurkeztu zuen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzan, konponketa nahiz aldaketen osteko egiaztapen- eta aldizkako egiaztapen-entseguak egiteko. Egiaztapen horiek aurreikusita daude ITC/3722/2006 Aginduan (azaroaren 22koa, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena), bai eta ITC/3749/2006 Aginduan ere (azaroaren 22koa, konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duena).

Bigarrena.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2011ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, LCI Burgos, S.L. honako tresna hauen egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakunde (EMBE) izendatu zen: txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnak eta konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnak.

Hirugarrena.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendapena berritzeko, egiaztapen metrologikorako baimendutako erakundeak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratzen duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko ditu. Horretarako, ENACek emandako OC-I/243 Egiaztapen Ziurtagiria aurkeztu da, 3012-07-06ko eranskin teknikoarekin batera (2. berrikuspena). Eta, beraz, eskatutako izendapen-berritzea egin behar da.

Espediente honi ebazpena emateko, beharrezko izango da honako hauek kontuan hartzea:

ZUZENBIDE-OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan metrologia-kontrola burutzeko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak egiaztapen metrologikoa egiten duten erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 13. artikuluan ezarritakoa betez (2013-04-24ko EHAA).

3.– Neurgailuen kontrol metrologikoa arautzen duen oinarrizko legeria honako hauek osatzen dute: metrologiari buruzko 3/1985 Legeak (ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak aldatu zuenak), abenduaren 30eko 13/1996 Legeak, abenduaren 30eko 66/1997 Legeak, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– ITC/3722/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu II. eranskinean.

5.– ITC/3749/2006 Aginduak, azaroaren 22koak, konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duenak, entseguak, horien egikaritzea eta onartutako gehieneko akatsak zehazten ditu IV. eranskinean.

Adierazitako legezko aginduak eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta Industria Zerbitzuko buruak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. enpresari honako tresna hauen egiaztapen metrologikorako baimendutako erakunde izendapena berritzea: txinparta bidez martxan jartzen diren motorrak (gasolina) dituzten ibilgailuen ihes-gasen igorpenak neurtzeko zerbitzu-fasean dauden tresnak eta konpresio bidez martxan jartzen diren motorrak (diesel) dituzten automobilen ihes-gasen opakutasuna neurtzeko eta argiarekiko xurgapen-koefizientea zehazteko zerbitzu-fasean dauden tresnak.

2.– Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoko tresnetan jardungo da.

– Tresnak entseguak gainditzen dituenean, erakundeak betetako egiaztapenaren etiketa jarriko dio. Tresnak entseguak gainditzen ez baditu, zerbitzuz kanpo dauden tresnei dagokien etiketa gorria jarriko dio erakundeak. Hori guztia uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinari jarraikiz, eta egiaztapena gainditu ez duen tresnari dagokion Lurralde Ordezkaritzari lehenbailehen jakinarazita.

Dagokion egiaztapena egin ondoren, Laboratorio Calibración Insitu Burgos, S.L. enpresak tresna zigilatuko du, zigiluen bitartez edo, ahal bada eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor autosuntsigarrien bitartez. Berunezko zigiluak edo antzekoak ez dira inoiz erabiliko; zigiluak, nolanahi ere, jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izango dira. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Kasu guztietan, zigiluek honako inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu arrunta:

Aurrealdea Atzealdea

(Ikus .PDF)

b) Zigilu txertatua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

Aurrealdea Atzealdea

(Ikus .PDF)

XX egiaztapena egiten den urtearen azken bi digituei dagokie.

3.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. enpresak baimendutako entseguetarako ezartzen diren tarifen berri emango dio Zuzendaritza honi urtero.

4.– EAEn baimenduta dauden erakundeen erregistroari dagokionez, mantendu egiten da Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. enpresari esleitutako 01-OV-1012 zenbakia.

5.– Laboratorio Calibración Insitu Burgos S.L. erakundeak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio une oro: martxoaren 19ko 339/2010 Errege Dekretua, neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, azaroaren 22ko ITC/3722/2006 Agindua, azaroaren 22ko ITC/3749/2006 Agindua eta 2007ko azaroaren 29ko Ebazpena, baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomiarne Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezartzen duen beste edozein xedapen ere.

6.– Izendapen hori 2015eko abenduaren 31n azkenduko da, eta interesdunak beste izendapen bat eskatu ahal izango du data hori heldu aurretik, betiere 2007-11-29ko Ebazpenean egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak izendatzeko ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.– Izendatutako erakundearen jardunen gainean ikuskatu, esku hartu eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Horretaz gain, baimena lortzeko arrazoi izan ziren baldintzen mantentzea egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako inguruabarretan ebazpen honen ondoren gertatutako edozein aldaketa Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, eta hark baimena berretsi edo, hala badagokio, baliogabetu ahal izango du.

9.– Nolanahi ere, kontrol metrologikopeko neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerekiko (zerbitzu-prestazioa eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudietan ezarritakoak barne) bateraezintasuna eta independentzia egongo da.

10.– Indarrean dagoen legerian aurreikusitakoez gain, honako arrazoi hauek dakarte dagokion baimena baliogabetzea: baimenean ezarritako aginduak ez betetzea, egiaztagiria etetea edo kentzea, eta baimena eman zeneko inguruabarrak asko aldatzea.

11.– Erregelamenduzko eta administrazioko irregulartasunek eragin dezakete honako izendapen hau ez berritzea, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeari ezarritako zehapenek ere.

12.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Era berean, sei hilean behin, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenak jakinaraziko zaizkio dagokion Ordezkaritzari.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko maiatzaren 7a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala