Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3420

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko ekainaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Beasaingo udalerrian 25 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Beasaingo udalerrian 25 babes ofizialeko etxebizitza esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko ekainaren 14ko Agindua 2013ko ekainaren 25ean argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (120. zk.), eta aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez bertan, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

2013/2890 (4/2) orrialdean, laugarren ebazpenean,

Honela esaten du:

«Laugarrena.– Izena emateko eskabidean aukeratutako udalerrietako bat Beasain izan beharko da».

Baina honela esan behar du:

«Laugarrena.– Izena emateko eskabidean aukeratutako udalerrietako bat Beasain izan beharko da, edo Beasain-Zumarragako eskualde egiturako udalerrietako bat».

2013/2890 (4/2) orrialdean, bosgarren ebazpenean,

Honela esaten du:

«Bosgarrena.– Etxebizitzaren titular izango direnetako batek Beasainen erroldatuta egon beharko du, prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den egunean».

Baina honela esan behar du:

«Bosgarrena.– Etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko du, prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den egunean».


Azterketa dokumentala