Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3421

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpena zuzentzen da (ebazpen haren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programa 2013an finantzatzeko laguntzen deialdia argitaratzen da. Programa horren oinarri arautzaileak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Aginduaren bidez ezarri ziren, eta laguntzak emateko deialdia Lanbideren Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartu da).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpenean (ebazpen haren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programa 2013an finantzatzeko laguntzen deialdia argitaratzen da. Programa horren oinarri arautzaileak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Aginduaren bidez ezarri ziren, eta laguntzak emateko deialdia Lanbideren Administrazio Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez onartu da). Ebazpena 2013ko uztailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 129. zenbakian. Beraz, honako zuzenketa hau egiten da:

2013/3094 orrialdean (3/2), Erabakiaren 1. puntuaren 1. paragrafoan, honela dio:

«Lehenengoa.– Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzea helburu duen Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 560.000 euro erabiliko dira, honako programa honen kontura: 3231 programa – Prestakuntza; 41. Atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; diru-kopuru horretatik, 239.400 euro 2013ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 320.600 euro 2014ko konpromiso-kredituari».

Baina honela esan behar du:

«Lehenengoa.– Gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzea helburu duen Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 702.000 euro erabiliko dira, honako programa honen kontura: 3231 programa – Prestakuntza; 41. Atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; diru-kopuru horretatik, 282.000 euro 2013ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 420.000 euro 2014ko konpromiso-kredituari».

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala