Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3423

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko maiatzaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Abusu Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Bilboko (Bizkaia) «Abusu Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateari buruzko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 27ko Agindua, 2013ko uztailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (130. zk.) argitaratu zen. Agindu horretan goian adierazitakoaren gisako hutsak egin zirenez, zuzendu egiten dira:

Artikulu bakarrean, honela dio:

«"Abusu Ikastola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena ematea: egun erakunde titularraren izena "Sociedad Cooperativa de Padres de Alumnos Abusu" da eta aurrerantzean "Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea" izango da. Ikastetxea, eta 20002980 kode-zenbakia du eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Pontonbidea kaleko 20. zenbakian dago.»

Baina honela esan behar du:

«"Abusu Ikastola" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena ematea: egun erakunde titularraren izena "Sociedad Cooperativa de Padres de Alumnos Abusu" da eta aurrerantzean "Abusu Ikastola Kooperatiba Elkartea" izango da. Ikastetxeak 48011597 kode-zenbakia du eta Bilboko udalerriko (Bizkaia) Pontonbidea kaleko 20. zenbakian dago.»


Azterketa dokumentala