Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2013ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3432

EDIKTUA, Gizarte Politiketako sailburuordearena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa.

Iñigo Pombo Ortiz de Artiñano jaunak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeak, ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Beren-beregi jakinarazten ahalegindu arren, hainbat arrazoirengatik ezinezkoa izan da Begoña Negueruela Lastra Uzquiza andreari jakinaraztea 2013ko irailaren 26ko Ebazpena, Gizarte Gaietako zuzendariak 2013ko urtarrilaren 31n emandako Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena. Azken ebazpen hori 02/2012 espedienteari buruzkoa da, zeina Bitartekarien Erregistroari buruzko eta erregistro horretan inskribatzeko egiaztatu beharreko familia-bitartekaritzako prestakuntza zehazten duen azaroaren 21eko 246/2012 Dekretuan oinarrituta hasi baita.

Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz).

Ebazpen ezestekoa denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraikiz.

Goian adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Errekurtso hori jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 21a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala