Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4052

1282/2013 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jose M.ª Unanue Munduate jauna Emergentzietako zuzendari gerente lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietako egoeran dagoela deklaratzeko dena.

Zuzendaritza Nagusi honen 2013ko uztailaren 30eko 1220/2013 Ebazpenaren bitartez, Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia argitaratu zen, 2013ko abuztuaren 21eko EHAAn (158. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Jose M.ª Unanue Munduate jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Jose M.ª Unanue Munduate Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko izendatu da. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da, 3619 ordena-zenbakia duen plazaren titularra, Emergentzietako Fakultatibo Mediko Espezialistaren lanpostu funtzionalean.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jose M.ª Unanue Munduate jauna izendatzea Emergentzietako zuzendari gerente.

Bigarrena.– Izendapen honek 2013ko irailaren 5etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Jose M.ª Unanue Munduate jauna zerbitzu berezietako egoeran deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala