Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4054

1151/2013 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

2013ko uztailaren 12ko bileran Kontseilu Errektoreak adostu zuen Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerenteari ardura ematea Biocruceseko zuzendari zientifikoaren hautaketa prozesua abiarazteko, Ospitaleko Ikerkuntzako Zuzendariordetzaren plazaren kontura. Horrela, lanpostu hori betetzeko deialdi publiko iragartzea erabaki du Zuzendaritza honek, betiere, Osakidetzako lanpostu hutsak betetzeko ohiko prozeduren arabera, hala xedatuta baitago Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan (hirugarren arau komuna) eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan. Hona hemen:

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta baldintzak betetzen dituen beste edozein. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

1.– Titulazio akademikoa: A1 Taldeko edozein lizentziatura unibertsitarioren jabe izatea.

2.– Bigarren hizkuntza eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

3.– Lan-esperientzia. 5 urteko esperientzia A1 Taldeari dagozkion eginkizunetan.

Bigarrena.– Interesdunek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hirugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek jasotzen dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Esperientzia lanbidean eta kudeaketa sanitarioan. Bereziki kontuan hartuko da ikerkuntza biosanitarioren arloko esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Zuzendaritza Gerentzia honen ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2013ko uztailaren 24a.

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.


Azterketa dokumentala