Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4055

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Euskadi Empleo, S.L., enpresari aitortutako enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa baliogabetzen duena.

Ikusi dugu Euskadi Empleo, S.L., enpresari buruzko espedientea, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioari dagokiona.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren bidez, (2004ko ekainaren 30eko EHAA, 123. zk.) enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautu zen, batetik, gizarte-eragileen bidez enpresetan ekintza positiboko neurriak prestatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzearren, eta bestetik, aholkularitza-zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatzeko.

Bigarrena.– Floren Mariezcurrena jaunak, Euskadi Empleo, S.L., enpresaren ordezkaritzan, hainbat dokumentu aurkeztu zuen emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-erakundearen homologazioa lortzeko. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2011ko urriaren 28ko (2011ko azaroaren 30eko EHAA, 227. zk.) Ebazpenaren bitartez, eta dokumentazioa aztertu ostean, Euskadi Empleo, S.L., enpresa homologatu zen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan laguntza teknikoa eman dezan

Hirugarrena – Floren Mariezcurrena jaunak, Euskadi Empleo, S.L., enpresaren ordezkaritzan, idazki bat bidali du 2013ko maiatzaren 21ean. Idazki honekin jakinarazi digu entitatearen desegiteko eta likidatzeko prozeduraren hasiera notarioaren aurrean.

Laugarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez Euskadi Empleo, S.L., enpresari emandako homologazioa baliogabetzeko prozedura ebatzi zen, enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa ematekoa, eta enpresari 15 egun balioduneko epea eman zitzaion alegazioak aurkez zitzan.

Bosgarrena.– Ebazpena jakinarazi da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa betez eta 15 eguneko epea eman zitzaion alegazioak aurkezteko.

ZUZENBIDEKO OINARRIA

Lehenengoa.– Homologatzeaz eta baliogabetze-prozedura hasteaz eta amaitzeaz arduratzeko eta horri ekiteko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari izendatu zaio, arau honetan ezarritakoaren arabera: enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza entitateen homologazioa arautzen duen ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 7.1 eta 11. artikuluetan.

Bigarrena.– 105/2004 Dekretuaren 11. artikuluak honako hau ezartzen du: «Aholkularitza enpresa homologatuek homologazioaren oinarrizko baldintza edo betebeharretako bat betetzen ez badute, edo eskatzen zaizkien dokumentuak aurkeztu ezean, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak homologazio hori baliogabetu ahal izango du».

Oinarri horiek eta oro har eta kasu honetan aplikatzekoak diren xedapenak ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadi Empleo, S.L., enpresari aitortutako enpresa eta erakundeei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko homologazioa baliogabetzea.

Bigarrena.– «Homologatu» izendapen hori enpresaren dokumentu guztietan erabiltzeko eskubidea galdu dela eta kasu bakoitzean ezartzen diren dirulaguntzak eta gainerako onura ekonomiko eta administratiboak galdu direla adierazte.

Hirugarrena.– Homologatutako aholkularitza-enpresen erregistroan dagoen inskripzioa ofizioz indargabetzea, enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko aholkularitza-entitateen homologazioa arautzen duen ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren 8. artikuluari jarraituz.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betez. Iragarkia jarriko da interesdunak azken bizileku ezaguna izan duen udaletxeko iragarki-oholean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioetarako.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

miren IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala