Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4056

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK erakundeari emakumeen eta gizonen aukera berdintasunerako lankidetza erakundearen aitorpena galdutzat jotzen duena.

Azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakundea» figura sortu zen, aukera-berdintasunen alde gizartean eta lan-munduan sor daitezkeen ekimenak indartzeko eta eremu horretan erakundeek egiten duten lana aitortzeko.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2004ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez, Bilbao Bizkaia Kutxari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zen (2005eko otsailaren 3ko EHAA, 23. zenbakia).

Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK, Caja Vital Kutxa y Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa enpresen arteko fusioa dela eta, egoera balioetsita, eta «Emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakundea» izeneko figura sortzen duen azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren 6.3 artikuluan azarritakoa aztertu ostean, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK erakundearen Emakumeen eta Gizonen Aukera berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena galdutzat jotzea, izaera aitorpena emateko betekizunak arras aldatu direlako beste enpresekin batzean. Hau da, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuan aitorpenerako ezarritako betekizunak ez baitira bete (424/1994 Dekretua, Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundearen figura sortzekoa).

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 12a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala