Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4060

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 467/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 467/11 hitzezko judizioaren prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak sustatu du, Andoni Martinez Gallasteguiren aurka (auzigaia: zenbateko bat erreklamatzea). Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza:

122/12 EPAIA

Epailea: Israel Perez Soto jauna.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Data: bi mila eta hamabiko irailaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Andoni Martinez Gallastegui.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

EPAITZA

Baietsi egin dut, osorik, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak Andoni Martínez Gallastegui jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Ondorioz, auzi-jartzaileari diru-zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: bost mila hirurehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (5.344,77), eta % 17,25ean hitzartutako interesak, mailegu-kontuak itxi ondorengo egunetik aurrerakoak –izan ere, kontu horietako saldoak erreklamatzen dira. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela haren aurka, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Andoni Martinez Gallastegui demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamahiruko martxoaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala