Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4061

EDIKTUA, heriotza-deklarazioari buruzko 278/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Olga Ahedo Peñak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen honek, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Juana Raya Recheren heriotza deklaratzeko 278/13 espedientea bideratzen ari da epaitegi honetan, Francisco Javier Hernando Rayak eskatuta. Juana Raya Reche, Jabalquinton jaio zen (Jaen) eta Sestaon bizi, 46 urte zituen Zaratamoko bere etxetik alde egin zuenean (Rivas kalea 66-5.A, 48910 Sestao), 2001-10-13tik ez da haren berririk izan, eta inork ez daki non egon daitekeen. Haren berri dutenek epaitegiari jakinarazi eta entzunaldia izan dezaten argitaratzen da ediktu hau.

Barakaldo (Bizkaia), 2013ko uztailaren 2a.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala