Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4063

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1859/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1859/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Iberdrola Generacion SAU.

Abokatua.

Prokuradorea: Carrasco.

Demandatua: Sojaitxu SC.

Gaia: zenbatekoa erreklamatzea.

Aipatutako judizioan 401/13 Dekretua eman zen. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Iberdrola Generación SAUk Sojaitxu SC-ren aurka 864,86 euro erreklamatzeko sustatutako prozesu monitorio hau.

2.– Helaraz bekio Iberdrola Generación SAUri, hala nahi izanez gero, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Sojaitxu SC demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 art.).

Ebazpen horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala