Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4064

EDIKTUA, erantzukizun administratiboa eskatzeko 358/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 358/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Antolin Aldama Sarasua.

Abokatua: Villar Villanueva Jose Manuel.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Demandatua: José Ramón Sobrón Quincoces, Maria Teresa Hernandez Muñoz eta Sky Courier XXI, SL.

Gaia: arrunta, administrazio-erantzukizuna.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

1.– Guztiz baiesten da Antolín Aldama Sarasuak -auzitegietako prokuradore Alfonso José Bartau Rojas jaunak ordezkatuta- Sky Courier XXI, SLren, José Ramón Sobrón Quincocesen eta Maria Teresa Hernández Muñozen aurka aurkeztutako demanda, guztiak ere auzi-iheslari deklaratuak.

2.– Sky Courier XXI, SL erakundea, Jose Ramón Sobrón Quincoces eta Maria Teresa Hernández Muñoz kondenatzea auzi-jartzaileari solidarioki honako hauek pagatzera: laurogeita zazpi mila berrehun eta hirurogeita hamabost euro eta hamazazpi zentimo (87.275,17).

3.– Sky Courier XXI, SL entitatea, José Ramón Sobrón Quincoces eta Maite Hernández Múñoz kondenatzea diru-zenbateko bat modu solidarioan ordaintzera, gehi zenbateko horri dagozkion interesak, zeinek merkataritza-harremanetako berankortasunaren aurkako neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eta neurri horiek urteka zehazten dituzten ebazpenen araberakoak izango baitira. Eta hori guztia izango da, hain zuzen ere, faktura bakoitzaren epemugatik, hau da, 2010eko ekainaren 24tik, guztiz ordaindu artekoa.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Jose Ramón Sobrón Quincoces, María Teresa Hernandez Muñoz eta Sky Courier XXI, SL demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete auzi-ihesean diren demandatuek.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko maiatzaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala