Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4066

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko Bizkaiko ikastetxe publikoetarako sukalde ekipamendua eskuratu, entregatu eta instalatzeko xedea duen SU/10/13 kontratazio-espedientean lizitazioa jakinarazten duena.

Idazpuruan aipatutako espedienteari buruzko lizitazio-iragarkia 2013ko abuztuaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 153. zenbakian. Hori dela-eta jakinarazten da Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren 2013ko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez preskripzio tekniko zehatzen pleguan aurkitutako akatsa zuzentzea onetsi dela, eskaintzak aurkezteko epea luzatuz eta eskaintzak jendaurrean irekitzeko datak aldatuz.

Ondorioz, aipatutako lizitazio-iragarkia honela geratuko da:

Honela dio:

«8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko irailaren 9ko 13:00».

Baina honela esan behar du:

«8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko urriaren 14ko 13:00».

Honela dio:

«9.– Eskaintzak irekitzea.

c) Eguna eta ordua:

– C gutunazalaren irekitzea: 2013ko irailaren 16ko 11:00ak.

– B gutunazalaren irekitzea: 2013ko irailaren 23ko 11:00ak».

Baina honela esan behar du:

«9.– Apertura de ofertas.

c) Eguna eta ordua:

– C gutunazalaren irekitzea: 2013ko urriaren 21eko 11:00ak.

– B gutunazalaren irekitzea: 2013ko urriaren 28ko 11:00ak».

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 9a.

Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,

AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.


Azterketa dokumentala