Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4067

IRAGARKIA, 377/2013 eta 381/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntetan interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 377/2013 eta 381/2013 prozedura arruntei buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura horiek dira, hain zuzen ere, Euskal Irrati Zerbitzuak, SL enpresak eta Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea, SA enpresak –hurrenez hurren– jarritako administrazioarekiko auzi errekurtsoen ondoriozkoak, zeintzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka ezarri baitziren. Errekurtso horiek honako egintza honen kontra jarri ziren: 1/2013 Ebazpena, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau emateko dena: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egiteko erabakia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritako moduan jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da honako interesdun hauei: Onda Guipuzcoana FM, SL, House Imagine Team, SL, Radio Lider Euskadi, SL, RK20, SL, Araba Irratia, SL, Sanjuandegi Auzoko Ixajota Elkartea, Zantzoa Euskal Kultur Elkartea eta Lekaio Kultur Elkartea. Horregatik, jakinarazten zaie ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali direla eskatutako espedienteak, eta epea jartzen zaie, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean, aipatutako prozedura horietan ager daitezen, betiere, euren interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen badute.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 6a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala