Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4068

IRAGARKIA, 386/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean interesa duten hirugarrenak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 386/2013 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Prozedura hori da, hain zuzen ere, Pausumedia Elkarteak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean jarritako berraztertzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka ezarri baitzen. Errekurtso hori honako egintza honen kontra jarri zen: 1/2013 Ebazpena, urtarrilaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau emateko dena: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketari interes orokorreko arrazoiengatik uko egiteko erabakia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritako moduan jakinarazpena egitea ezinezkoa izan da honako interesdun hauei: Gestión Radio Vasca, S.L., House Imagine Team, S.L., Radio Lider Euskadi, S.L., RK20, S.L., Sanjuandegi Auzoko Ixajota Elkartea, Zantzoa Euskal Kultur Elkartea, DCD Technologies, S.L. eta Murumendiko Uhinak Kultur Elkartea. Horregatik, jakinarazten zaie ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali dela eskatutako espedientea, eta epea jartzen zaie, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean, aipatutako prozedura horretan ager daitezen, betiere, euren interesak defendatzeko komenigarritzat jotzen badute.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 6a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala