Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2013ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4071

IRAGARKIA, interesdunei uztailaren 16ko 387/2013 Dekretua jakinarazteko dena. Dekretu horren bidez, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dauden Vitoria-Gasteizko (Araba) Barnekale Berriko 21 eta 23an diren higiezinak partzialki desafektatzea ebazten da. Ondasun higiezin horiek Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean daude.

Aipatu Dekretua interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau

EBAZTEN DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei uztailaren 16ko 387/2013 Dekretuaren berri ematea (uztailaren 22ko EHAA, 139. zk.). Dekretu horren bidez, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dauden Vitoria-Gasteizko (Araba) Barnekale Berriko 21 eta 23an diren higiezinak partzialki desafektatzea ebazten da. Ondasun higiezin horiek Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean daude.

Interesdunen zerrenda:

José Antonio Díaz Herreros (Vitoria-Gasteiz)

María Josefa López Cereijo (Vitoria-Gasteiz)

Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salan, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 13a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala