Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4326

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena. «Ebazpena, 2013ko irailaren 2koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Donostialdeko Metroa –Herrera-Altza zatia, II. Gehigarria– eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Horrelako hutsak aurkitu dira Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2013ko irailaren 2ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, jendaurrean jartzen zen Donostialdeko Metroa –Herrera-Altza zatia, II. Gehigarria– eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda). Ebazpen hori 2013ko urriaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 188. zenbakian. Izan ere, II. gehigarria ez da aipatu ere egiten, idazpuruan (2013/4152 (3/1) orrialdea) eta xedapenean (2013/4152 (3/2) orrialdea) agertzen dena alegia. Hori dela eta, II. gehigarria osorik ematen da:

Donostiako udalerria:

Finka-zenbakia: 20-069-001.

Katastroko erreferentzia: jabari publikoa.

Jabea: Pasaiako Portu Agintaritza.

Okupazio iraunkorra: OP 0 m

Aldi baterako okupazioa: OT 0 m

Zortasuna: SP 0 m

Planoaren izena: 20.5 H 1 planoa.

Izaera: hirikoa.

Finka-zenbakia: 20-069-002.

Katastroko erreferentzia: jabari publikoa.

Jabea: Donostiako Udala

Erroteta kaleko 7, 9 eta 11ko jabekide-erkidegoa

Altza pasealekuko 18ko jabekide-erkidegoa

Erroteta kaleko 29 AC-ko jabekide-erkidegoa

Okupazio iraunkorra: OP 103 m

Aldi baterako okupazioa: OT 211 m

Zortasuna: SP 0 m

Planoaren izena: 20.5 H 2 planoa.

Izaera: hirikoa.


Azterketa dokumentala