Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2013ko urriaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4338

IRAGARKIA, 2013ko irailaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Aukerlan Construcciones y Reformas, S.L.» laneratzeko-enpresaren kanlifikazio-ebazpenari buruzkoa.

Laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu, enpresotan sartzeko prozedura ezarri eta haien erregistroa sortu zuen azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 9.6 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako,

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen 82/2012 Dekretuan bildutako ahalmenak baliatuz, honako hau

1.– «Aukerlan Construcciones y Reformas, S.L.» enpresaren kalifikazioa ebazten da.

2.– Ebazpen horren berri, iragarki honen bidez ematen da.

3.– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkez daiteke, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Interesdunek eskuragarri izango dute ebazpen horren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1; 01009 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala