Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4577

IRAGARKIA, prestazio farmazeutikoaren kudeaketarako 210.000 errezeta-taloitegi (eskukoak eta DIN A-4) fabrikatzea, eskuratzea eta bidaltzea helburu duen administrazio-kontratua esleitu egin dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 49/2013-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Helburua: prestazio farmazeutikoaren kudeaketarako 210.000 errezeta-taloitegi fabrikatzea, eskuratzea eta bidaltzea (eskuko taloitegiak eta DIN A-4 taloitegiak).

c) Loteak; ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta eguna: uztailaren 2ko 2013/S 126-215535 EBAO; uztailaren 18ko BOE, 171. zk.; eta 2013ko uztailaren 22ko EHAA, 139. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 315.000 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: asteazkena, 2013.eko irailak 11.

b) Kontratugilea: Impresiones Transkrit, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 315.000 euro (BEZik gabe).

Unitate bakoitzaren zenbatekoa: 1,50 euro alea (BEZik gabe).

6.– Kontratua formalizatzea: asteazkena, 2013.eko urriak 2.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 9a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala