Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4586

IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, SD1-04724/11 espedientean M.ª Victoria Berenguer Cabra andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2013ko maiatzaren 17an, M.ª Victoria Berenguer Cabra andreak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko.

Ezin izan denez aipatutako Ebazpena jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horretaz gain, ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala