Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2013ko urriaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4594

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 10eko Agindua Alaitz Bastida Martínez de Bujo andreari jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez, Marta García-Ariño Berasaluce andreak jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako 2013ko uztailaren 10eko Ebazpena ezin izan zaio Alaitz Bastida Martínez de Bujo andreari jakinarazi, Hezkuntza Hizkuntza Polítika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak; eta, honen bidez, zitazioa egiten zaio Alaitz Bastida Martínez de Bujo andreari, edo bere ordezkariari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era, aipatutako aginduaren testu osoa jasotzeko. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Alaitz Bastida Martínez de Bujo andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 23a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala