Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5292

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 883/12 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 883/12 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Luz Mery Ruiz Guzmanek eskatuta hasi da, Rodrigo Moreno Ricoren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

466/13 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita hamaika.

Alderdi demandatzailea: Luz Mery Ruiz Guzman.

Abokatua: Jose Maria Pey Illera.

Prokuradorea: Isabel Quintana Cantero.

Alderdi demandatua: Rodrigo Moreno Rico.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Luz Mery Ruiz Guzmanek auzi-ihesean den Rodrigo Moreno Ricoren aurka jarritako demanda; horrenbestez, aipatu alderdien arteko ezkontza-loturaren deuseztapena dekretatzen dut, dibortzioa dela medio, eta, ondorioz, senar-emazteen diru-kontuak bideratzeko ondasun-sozietatea deuseztatzen dut. Prozedura izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4709...................). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta, Rodrigo Moreno Rico demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala