Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5295

EDIKTUA, kontratuei buruzko 1599/12 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1599/12 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Divani Star, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Delgado y Cosgaya, S.L.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, 616/2013 Dekretua eman da 2013-09-30ean. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da, 1.384,57 euro erreklamatzeko, Divani Star, S.L.k Delgado y Cosgaya, S.L.ren aurka sustatutako prozesu monitorioa.

2.– Helaraz bekio Divani Star, S.L.ri, hala nahi izanez gero, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Delgado y Cosgaya, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko (PZLb) 497.2 artikuluari jarraituz.

Ebazpen horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala