Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2013ko abenduaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

A CORUÑAKO LAN ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5298

EDIKTUA, 39/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Blanco Aquino andreak, A Coruñako Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Lan Arloko epaitegi honetan 39/13 prozedura arrunta bideratu da, Manuel Agra Lopez jaunak eskatuta, Servicur Seguridad, S.L., Fogasa enpresaren aurka, judizio arruntari buruz. Prozedura horretan, ebazpena eman da gaurko egunean, Servicur Seguridad, S.L.ri zuzenduta. Ebazpen horren aurka, erregutze-errekurtsoa aurkez daiteke bost eguneko epean. Interesdunek, bestalde, egintza osoaren berri izan dezakete epaitegi horretan bertan.

Servicur Seguridad, S.L. sozietateari legez jarritako moduan jakinarazteko –non dagoen ez dakigunez gero–, ediktu hau egin dut Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala