Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

235. zk., 2013ko abenduaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5381

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Farmaziako zuzendariarena. Honen bidez, Gorlizko (Bizkaia) udalerrian farmazia-bulego bat irekitzeko baimena ematen zaio José Javier Romero Marzo jaunari.

José Javier Romero Marzo jaunak, Gorlizko (Bizkaia) udalerrian farmazia bat jartzeko baimena eskuratu nahian, eskaera aurkeztu zuen; eskabide hori aztertu, eta honako oinarri hauek hartu dira aintzakotzat:

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez, Gorlizko udalerrian –Plentziako farmazia-barrutia– farmazia-bulego bat irekitzeko prozedurari ekin zitzaiola iragarri zen.

Bigarrena.– Farmazia horren titulartasuna eskuratzeko merezimenduak balioesteko batzordeko kideak izendatu, eta, egokitzen ziren legezko izapideak egin ondoren, batzordeak 2012ko abenduaren 19an hartutako erabaki batez lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, lehentasun eta puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, eta 2013ko urtarrilaren 18ko EHAAn, 13. zenbakian, argitaratu zen.

Hirugarrena.– Erabaki horren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Laugarrena.– 2013ko ekainaren 18an amaitu zen Ana Ortiz de Urbina Mardarazek –Erabaki horren zerrendan puntu gehien zituen lehiakideak– ezinbesteko dokumentazioa aurkezteko zuen epea –4 hilabete–, dokumentaziorik aurkeztu ez zuelarik, eta, beraz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraituz, ulertu zen hark uko egin ziola prozeduran jarraitzeari. Aipatu Dekretu horrek farmazia-bulegoak sortzea, lekuz aldatzea, ixtea eta ihardunean jartzea arautzen du.

Bosgarrena.– 2013ko ekainaren 28an, Farmaziako zuzendariaren idazkia bidali zitzaion José Javier Romero Marzori non esaten zitzaion Ortiz de Urbina andreak uko egin ziola-eta bera zela puntu gehien zituena farmazia-bulego bat irekitzeko prozeduran, eta, hori horrela izanik, aipatu dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraitu behar ziola, eta, ohartarazi aipatu xedapenean ezarritako epea igaro eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, deialdian parte hartzen jarraitzeari uko egiten diola ulertuko dela.

Seigarrena.– 2013ko urriaren 24an, José Javier Romero Marzo jaunak Gorlizko udalerrian farmazia-bulego bat irekitzeko baimena eskatu zuen, 338/1995 Dekretuaren babesean, eta, horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu zuen.

Aurkeztutako agirietan ikusten denez, farmazia-bulego berria helbide honetan dagoen lokalean jarri nahi da: Itxasbide kalea, 30 - Gorliz.

Zazpigarrena.– 2013ko azaroaren 4an, Farmaziako zuzendariak espediente honetan interesa zuten guztiei jakinarazi zien, ofizio bidez, egoki iritziz gero espedientean pertsonatzeko aukera zutela, alegazioak aurkezteko. Hala egin zen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 34. artikuluan ezarritakoari jarraituz –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea–.

Horretarako emandako epean, farmazialariek esan dute ez dutela pertsonatu nahi Gorlizko udalerrian farmazia-bulego bat irekitzeko prozeduran.

Zortzigarrena.– Azkenik, Farmazia-arloa antolatzeko buruak, 2013ko azaroaren 15ean, aldeko txostena egin zuen, José Javier Romero Marzo jaunak aurkeztutako dokumentazioari buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 10. artikuluan.

Bigarrena.– Batetik, José Javier Romero Marzo jaunak izan du, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea goian adierazitako interesatuari.

Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Javier Romero Marzo jaunari farmazia-bulegoa irekitzeko baimena ematea. Berak aurkeztutako agirien arabera, hemen jarriko da farmazia: Itxasbide kalea, 30 – Gorliz (Bizkaia).

Bigarrena.– José Javier Romero Marzo jaunak, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du –ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita–, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela zuzendaritza honetan edo Osasuneko sailburuordeari zuzenduta, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala