Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2013ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OSASUN SAILA
5569

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira dekretu honetan: 447/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa. Dekretu hori 2013ko azaroaren 28an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 227. zenbakian eman zen argitara; eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

2013/5170 (7/4) orrialdean, euskarzko bertsioaren 9.1 artikuluan,

Honako hau esaten den lekuan:

«Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendariaren ebazpenaren bidez xedatuko da dekretu honetan ...».

Honako hau esan behar du:

«Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendariaren ebazpenaren bidez, órgano kudeatzaileak proposamena eman eta gero, xedatuko da dekretu honetan ....».


Azterketa dokumentala